LURREKO, ARNASGUNEA

Produktu ekologikoen denda da Lurreko. Modu osasuntsuan elikatzeko behar duzuna daukagu hemen.

Bertan, batez ere elikadura produktuak aurkituko dituzu, baina baita kosmetika eta garbiketa produktu batzuk ere.

Gure bereizgarria elikadura da, eta eskaintza osoa egiten dugu: barazkiak, fruta, zerealak, lekaleak, ogia, edariak, gosaltzekoak, makrobiotikakoak …  elikatzeko behar dituzun horietatik denetik topatuko dituzu. Beti ere, ekologikoan, eta honek suposatzen dituen balioak transmitituz:

  • Osasungarriak dira
  • Ez dute gehigarri sintetikorik
  • Ez dute pestizidarik
  • Ez dute genetikoki aldatutako organismorik
  • Ez dituzte antibiotikorik
  • Ingurunearekiko jasangarriak dira
  • Kalitate maila gorenekoak dira
  • Animalien ongizatearekiko errespetua dute
  • Naturarekiko ere errespetua dute
  • Zaporetsuagoak dira

 

Zerbitzua:

Osasuna ikuspegi osobatez landu nahi dugu Lurrekon, eta horretarako elikaduraz aparte badugu beste eskaintzarik:

facebook: Lurreko Denda Ekologikoa – 943 575498 -ibon@lurreko.info

  • Yoga integrala; Josune Eizmendi 619 988 383
  • Kundalini Yoga; Ziku Armendariz 600 565 781
  • Dantza garaikidea; Dantza sortzailea umeekin;Arantza Iglesias 670 040 086
  • Gida ebolutiboa, terapia energetikoa; Aran Garmendia 673 525782
  • Coaching; Aran Erasun  aerasun@harago.eus   688847670
  • Fisioterapeuta; Igor Elizegi zuntzterapia@gmail.com     656 716 550

 

 

 

Berezitasunak:

Lurreko, denda bat izateaz gain, ingurugiroarekin jasangarria den bizi eredu batekin, eta zero zabor filosofiarekin bat datorren gunea da. Hainbat produktu soltean saltzen ditugu; ez dugu plastikozko poltsarik erabiltzen,  kutxak berrerabiltzen ditugu…

Karabelekorekin elkarlanean, bertako kontsumo taldeko otarra hemen jaso dezakezu.

Bestetik, jasangarritasunean inplikaturiko hainbat eragile sozial eta mugimendurekin bat egin eta parte hartzen dugu: Errigora, Zero Zabor.

Historia:

Ibon Zapiain naiz.Urteetan industrian produkzioan lan egin ondoren, 2011ean nire bizi baloreekin bat zetorren denda-gune bat irekitzea erabaki nuen, non bertako produktuak eta ekologikoak eskainiko diren, non soltean eskainiko diren, gertuko tratua emango den, euskarak lehentasuna izango duen, osasunaren inguruko informazioa zabalduko den, osasunari modu integralean begiratuko zaion, yoga egiteko aukera egongo den…

Urte hauetan, proiektua sendotuz joan da, espazio hau pertsonez bizitzen eta betetzen, eta gaur egun osasunak, ekologismoak eta euskarak arnas gune  bat dute Lurrekon.