Hernaniko Saltokien Banaketa Zerbitzua

Zer da?

2021 urtean martxan egon zen zerbitzua da. Hernaniko saltokietako bezeroei produktuak etxera modu jasangarrian eramatea zuen xede. Erositako produktuen banaketa bizikleta elektriko baten bidez egiten zen.

Noiz erabil zitekeen?

Banaketa zerbitzuak astelehenetik ostiralera funtzionatzen zuen, eta paketeak erosleen etxeetan entregatzen ziren, 18:30etatik 20:30etara, Hernani izanik produktuak entregatzeko eremua. Bidalketa eskatzeko arratsaldeko 18:00etako muga ezarri zen.

Nola eskatu?

Etxera bidaltzeko eskaera egiteko, erabiltzaileek establezimenduarekin harremanetan jarri behar zuten, bien artean adostutako moduan (WhatsApp, telefonoa, Instagram, Facebook). Saltokia arduratzen zen bidalketa kudeatzeaz.

Dohainik?

Hernaniko Udalak sustatuko zerbitzua izanda eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren zein Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren (Next Generation EU) dirulaguntza jaso zuenez, proiektu pilotuak iraun zuen artean erabiltzaileek ez zuten zerbitzuaren kosturik ordaindu behar izan.

Eta, orain zer?

Hernaniko Udala eta Berriak elkartea proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko lanean ari dira. Interasa duen herritarra edo establezimendua bazara, jarri gurekin harremanetan.

Banaketa zerbitzua eskaini duten dendak

• Adats Ileapaindegia
• Akarregi Sagardotegia
• Altzueta Sagardotegia Sl
• Amaia Arrandegia
• Arrosak Centro De Estetica
• Asukar
• Begira Optika
• Bidearin
• Coviran Aitor Peña
• Dekolanak
• Distopia Games
• Erratz
• Estética Judith

• Etxetresnak Amegar Sl
• Eukene Jantzidenda
• Foto Torres
• Frutas Iñigo DIEZ
• Garbi Berri Tindategia
• Garikoitz Aldabe Farmazia
• Hiru
• Ibaimendi Kirolak
• Iparragirre Sagardotegia
• Kb Sagastiberri Tabakoak
• Kera
• Kuluska
• Laket

• Landaribar Margoak
• Lenceria Hoki
• Lurreko Produktu Ekologikoak
• Mahuka
• Marife Arraindegia
• Marina Gomez Farmazia
• Marna
• Nekane Eder Aretoa
• Nibiru Edergintza Zentroa
• OA Gozotegia
• Oihala
• Olatz Zabalegui
• On Bit Informatika S.L.

• Orekan Dietetika
• Oretuz Ogi Obradorea
• Peines Ileapaindegia
• Peluquería María Gorjon
• Pescadería Itxaspe
• Pineda Harategia
• Saneamientos Anedur
• Sebas Liburudenda
• Termas
• Urrats Oinetakoak
• Valen
• Xabier Zabalegui
• Xarmant Estetika Zentroa