Ekhi Moneta

Zer da moneta burujabetza?

Herriek, komunitateek eta herrialdeek beren moneta politika propioak definitzeko duten eskubidea da. Modu horretan, norberak bere ezaugarri eta beharren arabera definitu dezake moneta, nahi dituen irizpide ekologikoak, ekonomikoak eta kulturalak aintzat hartuta.

Moneta burujabetzak esan nahi du herrien eta komunitateen onurak lehentasuna duela merkataritza irizpideen gainetik.

Zer da Ekhi?

Ekhi Hernaniko tokiko moneta da, sareko kideen arteko ordainketak zirkuitu itxi batean egitea ahalbidetzen du. Ekhilur sistemak telefono mugikorreko aplikazio baten bidez funtzionatzen du, ordainketak horren bidez egin ahal izango dituzu.

Helburuak

Ekhi monetaren helburua da ekimenean parte hartzen dutenen arteko zirkuitu itxi bat sortzea. Erronka da zirkuitu horretan Hernaniko Udala eta ahalik eta biztanle, enpresa eta saltoki gehien barnebiltzea. Modu horretan, zirkuituan sortzen den aberastasuna bertan gelditzen da eta aberastasun hori partaide guztien artean partekatzen da.

• Diruaren gaineko kontrola berreskuratzea
• Komunitatea indartzea
• Tokiko ekonomia sustatzea
• Guztion erosketa ohiturak aldatzea, komertzio txikira ekarriz

Logo Ekhilur

Ekhilur saltokiak

• Artola Harategia
• Pineda Harategia
• Herrilur Kontsumo elkartea
• Arriatzu Barazkiak
• Arregi Janaridenda
• Ares Frutadenda
• Izaskun Janaridenda
• Ereñotzuko supermerkatu txiia
• Aliprox supermerkatu txikia
• Lopez Pentsuak
• Itxaspe Arraindegia
• Lamia Kongelatuak
• Peña Okindegia
• Euskal Pizza
• Iparragirre Sagardotegia
• Tripontzi Jatetxea
• Iturralde Jatetxea
• Galarreta Frontoia
• Amegar Etxetresnak
• Arkiled
• Adarra Burdindegia
• Kanpandorre Erlojuak
• ArteTokia
• Torres Argazkiak
• Urbieta Kopiak
• Mendilore Loradenda
• Epele Loradenda
• Feli 1945
• Dekolanak
• Brintza Aholkularitza
• Deobera Euskara Elkartea-Kronika
• Berriak elakrtea
• Arremanitz Koop. Txikia
• Elkar Liburudenda
• Gaindituz Fisioterapia
• Oin Klinika, Leire Mendizabal
• Marina Gomez Farmazia
• Aldabe Farmazia
• Castilla-Larburu Farmazia
• Ttilin Ttolon Belardenda
• Biak Estilistak
• Peines Ileapaindegia
• Adats Ileapaindegia
• Hoki Lentzeria
• Mahuka Arropa Denda
• Laket Arropa Denda
• Hiru Haur Arropa Denda
• Eukene Jantzidenda
• Novedades Valen Arropa Denda
• Urrats Oinetakoak
• On Bit Informatika
• Enherkom kooperatiba
• Erratz Arropadenda
• Nekane edergintza
• Nagusi Animalia Denda
• Goiz-Eguzki Taberna
• Florida Farmazia
Logo Ekhilur